martes, 06 de febrero de 2007
EIBARKO EZKER BATUA BERDEAKen PRENTSA-OHARRA ELECTROCICLOSKO BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZETARAKO ETA JATAKO ETXEBIZITZA ASKEETARAKO HIRIGINTZA-HITZARMENAREN ALDAKETARI BURUZ
2007ko urtarrilaren 29an, Eibarko Udaleko ohiko bilkuran aldatu zen udal honek eta JUKI S.L higiezinen enpresak 2001eko urtarrilaren 31n sinatu zuten hitzarmena Electrociclosko babes ofizialeko etxebizitzen eta Jatako etxebizitza askeen unitateak garatzeko. Unitateok, hain zuzen ere, UAR 43 ARANE-ASUA ERREKA izeneko egikaritza-unitate eten bakar batean bildu ziren.
Sinatutako hirigintza-hitzarmenaren arabera, "JATAKO antzinako pabilioi zaharreko orubean eraiki beharreko etxebizitza askeen lehen okupaziorako lizentzia emateko, ezinbestekoa izango da ELECTROCICLOSKO antzinako lantegiko orubean eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikazioaren zedula lortzea".
Klausula horrek babes ofizialeko etxebizitzak behar den moduan egitea eta amaitzea zeukan helburu nagusi.
Nolanahi ere, Juki higiezinen enpresak JATAKO etxebizitza askeen eraikinaren lehen okupaziorako lizentzia eskatu du, ELECTROCICLOSKO babes ofizialeko etxebizitzen eraikina amaitu gabe dagoen arren. Horrez gain, higiezinen enpresaren esanetan, babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza Euskotrenen erruz atzeratu da, Txarakuako trenbide-pasagunearen desagerpenaren inguruko irtenbidea bilatu arte ez delako urbanizatzeko eta eraikitzeko baimenik eman.
Urtarrileko ohiko bilkuran, lehen aipatutako klausularen aldaketa onartu da. Horren ondorioz, JATAN eraiki beharreko etxebizitza askeen lehen okupaziorako lizentzia emateko EZ DA ezinbestekoa izango ELECTROCICLOSKO babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikazioaren zedula lortzea. EZKER BATUA AURKA BOZKATU DUEN BAKARRA IZAN DA.
HORI GUZTIORI KONTUAN HARTUTA, HONAKO PRENTSA-OHAR HAU BIDALTZEN DU EIBARKO EZKER BATUA BERDEAKek:
Egunkarietan horren berri eman bazuten ere, Ezker Batua Berdeak ez zen erabateko adostasun horrekin bat etorri, higiezinen enpresaren asmoen aurka bozkatu zuelako beti. Izan ere, bere ustez, argi dago Jatako etxebizitza askeetako jabeei mesedea egiten zaiela eta eurek ere Juki S.L. higiezinen enpresari kontratuko betebeharren betearazpena eskatzeko eskubide osoa daukatela. Electrociclosko babes ofizialeko etxebizitzen esleipendunei, ordea, ez zaie inolako mesederik egiten, Juki higiezinen enpresa hitzartutako konpromiso guztietatik askatzean.
Bi jarduketak unitate bakar batean biltzean udalak eta higiezinen enpresak 2001. urtean sinatu zuten hitzarmenak, hain zuzen ere, orain gertatuko dena saihestea zeukan helburu nagusi.
Gure iritziz, eskatutako abal ekonomikoak ez du hitzartutako konpromisoa modua berean bermatzen, babes ofizialeko etxebizitzen atzerapena trenbide-pasagunearen desagerpenak sortutakoa baino handiagoa delako. Gure ustez, higiezinen enpresari berari egotzi beharreko atzerapena dago, eta, azken bilkuran onartutako erabakia kontuan hartuta, zaila izango da hitzartutako epeak betetzea, udalak haren asmoak onartu ditu-eta.

JATAKO ETXEBIZITZA ASKEEN SUSTAPENEKO EROSLEEI KALTERIK EZ EGITEKO ETA BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK BERMATZEKO, EZKER BATUA BERDEAKek GAIARI BURUZ EZTABAIDATZEKO BOZERAMAILE-BILERAN PROPOSATU ZUEN KLAUSULA BAT SARTZEKO. HORREN ARABERA, ETXEBIZITZA ASKEETAKO JABEEK BIZIGARRITASUN-LIZENTZIA LORTUKO ZUTEN, BAINA ORDAINETAN, ELECTROCICLOSKO BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK EMATEKO EPEA AURRERATU EGINGO ZEN.
Publicado por EIBAREB @ 13:24  | ACTUALIDAD EIBAR
Comentarios (0)  | Enviar
Comentarios