EZKER BATUA BERDEAKek SALATU EGIN DU EIBARREN ORAINDIK ALOKAIRUKO UDAL-ETXEBIZITZARIK EZ DAGOELA
“
Eibarrek aukera aparta galdu du, etxebizitza-politiketan aniztasunari eusteko eta herritarren benetako premiei eta eskariei erantzuteko.”
Gaur, Eibarko Ezker Batua Berdeak-eko udal-bozeramaileak, Eli Gómezek, salatu egin du Gipuzkoako udalerri horretan “oraindik alokairuko udal-etxebizitzarik ez dagoela”. Izan ere, udala horren aurka agertu zen asteleheneko osoko bilkuran, ezkerreko alderdiak eskaera egin bazion ere.
Zentzu horretan, berak azaldutakoaren arabera, asteleheneko osoko bilkuran Eibarko Udalak erakundeak Artegieta kalean (maisuen antzinako etxea) eta Karlos Elgezua kalean (antzinako haur-eskola) zaharberritutako etxebizitzen zozketa eta esleipena onartu zituen, eta etxebizitza horiek tasatuak eta jabetzakoak izango dira.
Eli Gómezek gogorarazi egin du osoko bilkura prestatzeko Lan Batzordean Eibarko Ezker Batuak “etxebizitza horiek, Artegietakoak, behintzat, alokairuko etxebizitza moduan zozketatzeko” ESKATU ZUELA, “azken aspaldian biztanle ugarik eta, batez ere, gazteek etengabe egindako eskariari erantzuteko asmoz”. Tamalez, “Ezker Batuaren proposamena bete-betean gaitzetsi zuten”, azaldu du.
Gómezen esanetan, Ezker Batua Berdeak-en ustez “udalak aurreko ekipamendu-erabileraren ondorioz sortutako etxebizitzak galtzen baditu, ondare-galera hori zalantzan jartzeko modukoa da Eibar bezalako udalerri batean”.
Bere iritziz, horrela lortutako etxebizitzen erabilera “herri guztiaren zerbitzura egon beharko litzateke beti (aurretiko ekipamendu-erabilerak adierazten zuen bezala), eta ALOKAGAI JARRI BEHARKO ZITUEN, udalerriak hirigintza-jarduketarako dituen aukerak oso mugatuak direla kontuan hartuta”.